Mendi ibilialdia eta mendi maratoia irailaren 3an izango da

Hiru ibilialdi izango dira: 9, 21, eta 37kilometrokoa

Mendata Ezagutuz mendi ibilaldian izena emon ahalko da abuztuaren 1etik aurrera

Aitor Petralanda / Bizkaia Irratia

Mendata Ezagutuz mendi ibilialdi eta mendi maratoia irailaren 3an(domeka) izango da.XXII.ibilialdi neurtua eta XVII.Mendi maratoia izango dira.

Aurretiaz izena emon gura dabenak abuztuaren 1tik 31ra bitartean egin ahalko dabe mendataezagutuz.net webgunean. Tarte horretan izena emonez gero, 15 euro ordaindu beharko dira. Ezpabere martxearen egunean bertan be izena emon ahalko da. Horretrako mahiak 6:30tan ipiniko dabez ; 500 parate hartzaileetara heldu arte izena emon ahalko da.Irailaren 3an izena emoten dabenak 20 euro ordainduko dabez.

Izena emoten daben guztiek 10euroko deskontua daukan kupoia jasoko dabe Ternuako Mendata Ezagutuz 2023 kamiseta erosteko.Eguardian, sukalki herrikoia prestatuko dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular