Kolesterolaren ganean egin deusku gaur berba Osakidetzako Familia medikuak Mikel Bazak. Mikel Baza Zeberioko kontsultategiko eta Arrigorriagako lehen mailako arreta unidadeko medikua da. Osakidetzako Barrualde Galdakao ESI-ko eta Osatzen elkarteko kidea be.
Kolesterola gaixotasun bat ez dala esan deusku eta sortu ahal dauazan arazorik handienak bihotzekoak dirala gaineratu. Dana dala, bizitza osasungarri bat egin ezkero kolesterolak buru minik ez dauela emon behar esan deusku.