Osasun zentroetan familia medikuen eta pediatren lan zama gero eta handiagoa da profesionalak falta diralako.
Eta bi urtetan gaur egun dagozanetatik %40 jubilau egingo dira. Aspalditik datorren arazoa dala onartu deusku Euskadiko Medikuen Sindikatutik Mikel Herrerok. Gaur egun dagozan espezialidadeetatik gitxik aukeratzen dabe familia medikuarena eta arrazoia, lan baldintza eskasak dirala uste dabe Medikuen Sindikatukoek. Osakidetza gaur egun 7 mila mediku dagoz lanean. Mikel Herrero Euskadiko Medikuen sindikatuko ordezkaria eta Leioako Anbulatorioko familia-medikua Goizeko Izarretan euki dogu gaur.
Lan baldintzak hobetzeko, eztabaideari ekin behar jakola uste dau Herrerok. Gaur egun zazpi mila medikutik gora dagoz Osakidetzan lanean. Eta horreetatik 500 inguruk, sare pribaduan be egiten dabe lan. Sare publikoko profesionalen esklusibidaderen ganean eztabaidea biztu da azken asteean. Euskadiko Medikuen Sindikatutik uste dabe, gauzak dagozan moduan itzi behar dirala, esklusibidade barik. Eztabaida hori aspaldi gaindituta geratu zala esan deusku Mikel Herrerok.