"Euskara Orain, Eraginkortasuna Helburu" liburua kaleratu dau Alberdaniak

Gramatikea eta sintaxia euskerak bizi dauen diglosiagaz lotzen dauz Alberdaniaren liburu barriak

Mikel Mendizabal: “Euskerea sinplifikau behar da”

Mikel Mendizabal / Bizkaia Irratia

Alberdania argitaletxeak Euskara Orain, Eraginkortasuna Helburu izeneko liburua kaleratu dau. Liburu horretan euskerearen diglosiaz berba egiten da eta horren atzean dagoana azaltzeko soziolinguistikara jo barik arrazoi tekniko edo linguistikoei begiratzen jake. Hau da, Euskal Herriko mapa soziolinguistikoan sakondu barik, hizkuntzaren gramatikea eta sintaxia aztertzen dira diglosiari buruzko gogoeta bat egin ahal izateko. Liburuaren koordinatzailea Mikel Mendibazal hizkuntza irakaslea izan da eta laguntzaileak be izan dauz sorkuntza prozesuan. Xabier Amuriza bertsolaria, Iñigo Lamarka idazlea eta Ararteko ohia, Haitao Liu hizkuntzalaria eta Jesús Rubio matematikaria euki dauz bidelagun.

“Euskerea sinplifikau behar da. Ikastolan irakasten dira ahalerazko aditz batzuk edo potentziala, adibidez, sinplifikau beharko litzatekez. Egunerokoan nork erabilten dauz aditz horreek? Inork ez. Militantzia edo kontzientzia handia izanez gero bai, baina bestela?” esan dau Mikel Mendizabalek.  “Pentsetan dogu hizkuntza eredua gero eta konplexuagoa izanda, orduan eta aberatsagoa dala eta hori guzurra da” gaineratu dau liburu honen koordinatzaileak. Mikel Mendizabal euki dogu gaur Goizeko Izarretan irratsaioan. Mendizabal donostiarra da, hizkuntza irakaslea eta morfologia desbardinen konplexutasuna eta sintaxi aukerak aztertu dauz, baita hiztegigintzea be.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00