Gabonetako loteria zozketa egiteko bi egun falta dirala Abadiñoko Matiena auzoko Mikel Petiteri deitu deutsagu. Lan handiko egunak dirala aitortu deusku eta loteria salmentan gertatzen jakozanak konpartidu dauz Goizeko Izarretan irratsaioan.
Iaz baino zeozertxo gehiago saltzen dabil aurten. Jendeak ilusinoz ikusten dau berak. Han eta hemen egiten diren zenbaki sarituen iragarpenei batzuek kasu egiten deutsiela be esan deusku. Gainera, iragarten dan zenbakia bakarrik ez, haren terminazinoa daukienak be agortu egiten dira normalean.
Irailean eguenetako loteriaren sari potoloetako bat emon eban, baina orain arteko saririk potoloena iaz emon eban: milioi eta zazpireun mila euro. Nahiz eta eurek saria emotearren ezer ez kobrau, poztasun handia sentitzen dabela azpimarratu deusku, ze pertsona bat zoriontsu egiteak asko asebetetzen dauz eurak.