Binakako lehen itzulia amaitzeko, irabazi beharra daukie Urrutikoetxeak eta Albisuk. Halan esan deusku Mikel Urrutikoetxeak

Mikel Urrutikoetxeagaz egin dogu berba Opil Solidarioaren XIX. ekitaldian. Hirugarren puntua lortu nahi dabe binakakoan

Mikel Urrutikoetxea: “Partiduan zehar gauzak asko aldatu behar izaten dira”

Mikel Urrutikoetxea, Bizkaia Irratiko mikrofonoan / Bizkaia Irratia

Mikel Urrutikoetxea pelotaria Opil Solidarioaren XIX. ekitaldian egon da. Kirola lehia da. Irabaztea be bai. Baina, kirola osasunerako bidea be bada eta gizarteratzen laguntzen dau. Lehiari buruz, irabazteari buruz, eta kirolaren gizarte balioari buruz egin dogu berba beragaz.

Lehiaketeari jagokonez, binakako txapelketa nagusia jokatzen dabil Urrutikoetxea. Albisuk eta biek ligako zazpigarren partidua daukie bihar, Errege Egunez, Eibarren. Ezkurdia eta Martija izango ditue aurrean. Urrutikoetxeak dino teoria erreza dala, atzean menperatzen ahalegindu eta aurrean amaitu. Baina ez dala hain erreza, eta partiduan zehar gauzak aldatu beharra egoten dala.

Sailkapenean, seigarren eta zazpigarren dagoz bikote biak. Irabazi beharra daukie, lehen itzulia ondo amaitzeko. Elordi-Zabaleta da bikoterik indartsuena. Sei partidutan sei puntu atara ditue. Azkenak Jaka-Aranguren dira. Puntu bakarra lortu dabe. Lau puntu daukiez Altuna-Tolosak, sailkapenaren bigarren tokian. Eta atzetik bigarren Ezkurdia-Martija bikotea dago, Urrutikoetxea-Albisugaz bardinduta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular