Mintzanet egunean, mintzakide eta berbalagunak elkartu ziran

Mintzanet egitasmoko parte hartzaile batzuei aitortza egin jake astegoien honetan.

Mintzanet egitasmoak 10 urte bete dauz

Mintzanet egitasmoko parte hartzaile batzuei aitortza egin jake astegoien honetan. Mintzanet euskara online eta doan praktiketako aukerea da.  Pertsona biren artean euskeraz berba egiten dabe. Bidelari baten eta bidelagun baten artean.  Bidelaria euskerea hobetu gura dauen edo ikasten dabilen pertsona da. Bidelaguna, barriz, euskeraz dakien pertsona da. Hori da bidelagun izateko baldintza bakarra. 

Internet bidezko euskerearen praktikak hutsune bati erantzuten deutso. Euskeraz jarduteko aukerarik ez daben pertsonek etxetik urten barik euskerea praktiketako modua izan daien dau jaio zan Mintzanet orain dala 10 urte. Egitasmoaren arimEari helduz, itxialdi garaian proiektuak harrera beroa izan eban: hainbat erabiltzailek plataforma digitalek ahalbidetutako topaketa birtualak egin ebezan, euskerak mugarik ez dauela erakutsiz.  Egitasmoak orain 10 urte bete dauz eta astegoienean urteetan ekimenean parte hartu dabenetako batzuei aitortza egin jake. Iñigo Bilbao eta Anabel Ispizua euretako bi izan dira eta gaur Goizeko Izarretan izan diran gugaz berbetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude