Miren Agur Meabek aurtengo urtean amaituko dau gazteentzako nobela barria

XVI. eta XXI. mendeetan kokatuta dago, historian zeharreko saltoekin

Miren Agur Meabe: “Gazteentzako nobela bat idazten nabil eta 30 orri falta jataz amaitzeko”

Miren Agur Meabe / Bizkaia Irratia

Buru belarri dabil oraingo honetan gazteentzako nobela hori idazten, dirulaguntzak tarteko urte honen barruan amaitu behar dauelako. Horretarako 30 bat orri falta jakozala azaldu deusku egileak, baina izatez lan handikoak dirala. Lana XVI eta XXI. mendeetan kokatzen dau, historian zeharreko saltoekin. Garai haretako ohitura, bizimodu eta bestelakoen gainean asko dokumentatu behar izan dau. Gazteentzako idazteak arina emoten badau be, atzetik holako lan handia eukiten dauela autortu deusku idazleak.

Udagoien bete-betea

Udazkanean batera eta bestera ibili da Miren Agur Meabe, bere lanen sustapena egiten. Lan bidaietan hara eta ona ibili da udagoienean zehar. Esloveniako liburu azokan egon da poesiaren inguruko mahainguru baten, Frankrurteko liburu azokan poesia irakurten eta bestelako mahainguruetan parte hartzen, Mexikoko Guadalajarako liburu azokan be egon da liburu bat aurkezten, Mexiko uriburuko Euskal Etxeko saio baten, Kaliforniako diasporakoekin egon da…batetik bestera udazken osoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular