2023ko Euskal Literatura Sariak banandu dira eta Euskerazko Saiakeraren alorrean epaimahaiaren eretxian Miren Billelabeitiaren Norberak maite duena izan da aukerarik onena. “Estilo dotorea, idazkera jasoa, prosa zaindua eta fina dauka” adierazo dabe epaimahaikideek.
Idazle eta irakasle mungiarra “Goizeko izarretan ” saioan euki dogu asteon jasotako sariaz berbaz. “Bingen Zupiriak, sailburuak berak, deitu eustan sariaren barri emoteko” esan deusku Billelabeitiak. Irakurzaletasuna da saritutako liburuaren ardatza eta horri tiraka idazten jardun dau idazle bizkaitarrak.
Billelabeitiak irakurketa kluben garrantzia azpimarratu dau, bai gazteentzat, bai helduentzat, irakurketa kolektiboki gustora egiten bada, normaltasunez egingo dabelako egunean zehar, autorearen izenean. Billelabeitiak bi irakurketa klubetan dagoala esan deusku, Mundakan eta