Bajen %20 inguru laneko jazarpenen ondorio dira

Hirigoyen alkarteko boluntarioek hamarkada bi daroez laneko jazarpena jasaten dabenei laguntzen

“Mobbing-a sufridu edo sufriduten dogunok hizkuntza bera erabilten dogu”

Laneko jazarpenaren irudia / LinkedIN

Hirigoyen alkartea orain 22 urte sortu zan. Marie-France Hirigoyen psikiatra frantziarraren omenez hartzen dau izena. ‘Mobbing-a’ sufridu daben edo sufriduten daben boluntarioek kudeatzen dabe alkartea. Laneko jazarpena jasaten daben biktimei laguntzen deutse. Besteak beste, laguntza psikologikoa eta lege aholkularitzea eskaintzen deutse, baina baita konpainia be. Juanan Diaz alkarteko kideak Lau Haizetara irratsaioan azaldu deuskunez, lehenengo pausoa biktimea entzutea izaten da. Biktima asko galduta iristen dira eurengana. Gero laguntza psikologikoa eskaintzen deutse eta kasu larrienetan, aholkularitza juridikoa be.

Gaur egun ‘mobbing-a’ arazo larria da. Bajen ehuneko 20 inguru laneko jazarpenen ondorio dira. Persona batek edo talde batek beste baten kontra indarkeria psikologikoa erabiltean gertatzen da. Sistematikoki egiten da, denpora tarte luze baten eta lan eremuan.

Hirigoyen alkarteagaz hartuemonetan jartzeko, bide bi, www.asociacionhirigoyen.org webgunea edota 660 522 899 telefono zenbakia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00