Ekitaldia domekan, maiatzak 5, izango da, 13:15ean, Landesa Plazan, eta Alaitz Erkoreka alkatea eta udalbatzako kideak izango dira bertan. AMAtxu Sariak aitorpena sinbolizatzen dau, gehienetan modu anonimoan eta trukean ezer eskatu barik egindako baldintzarik bako entrega desinteresatu batengaitik. Aurten XXII. edizinoa ospatuko dau.
Aurtengo saria gaixotasun larri edo prebalentzia baxuko gaixotasunak ikusarazteko eta ikertzeko lan nekaezina egin daben pertsonei emongo deutsie. Alaitz Erkoreka Mungiako alkatea izan dogu Aupa Bizkaia saioan.