Mungialdeko auzo eta herrietatik kanpamentu ibiltaria egingo da

Herriko hiru ikastetxeak batu dira ekimen hau aurrera eroateko

Mungialdeko gazteak bost egunez euskeraz biziko dira

Mungiako DBH-Batxiko Mungiako ikastetxeetako, San Pedro-Lauaxeta, Bentades zein Larramendi Ikastolako gazteei zuzenduta dago, 15 eta 16 urte bitarteko gazteak dira.

Bost egunez, euskeraz 24 orduz bizitzeko aukera emongo jake euren giroan Mungialdea ezagutuz, eta euskal kultureagaz harremanetan.Mungialdeko auzo eta herrietatik kanpamendu ibiltaria izango da.Herri zein auzoek itxitako lokaletan lo egingo da, bidean leku interesgarriak bisitatuko dira, ekintza osagarriak egongo dira eta sorpresaren bat bere, beti be euskal kulturan murgilduta.

Ekainaren 19tik 23ra, 5 egun eta 4 gau.Gazteek euskera eta euskal kultureagaz daben harremana indartu gure da, autonomia eta talde lana landuz.Gazteei auzo eta inguruko herriak ezagutzeko aukerea emongo jake naturarekin harremana izateagaz batera.Baita ikastetxe dezberdinetako gazteen arteko eralazinoak sustatuz.Gaizka Abaroa koordinatzaileak zehaztasunak emon deuskuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular