Durangoko On ekin Nutrizino Zentrora jo dogu gaur esnekien ganean berba egiteko. Asko eta asko dira gaingabetuak erosten dabezanak pentsatuz besteak baino hobeak dirala. Gaingabetuak erostean loditasuna saihestu gura izaten dogu baina nutrizinoaren ikuspegitik hori ez da biderik egokiena. Gaztai freskoa bere osoa askoz hobea dala azladu deusku Naia Zeziagak.
Yogurren inguruan Naia Zeziaga nutrizionisteak esan deusku onena yogur natural osoa dala, gainontzekoak 0% ipinten dabenak zeozer daukiela gozotzeko eta behar dan beste onurarik ez dabela.