"Igor Cabezas nire bigarren aita lakoa da"

Naia Garmendia boxeolaria 50 kilotik beherako elite mailako Espainiako Boxeo txapeldun izan da

Naia Garmendia: “Urte asko emon dodaz momentu honegaz amesten”

Naia Garmendia urrezko dominagaz / Utzitako argazkia

Naia Garmendia boxeolaria nagusitu zan joan dan asteburuan 50 kilotik beherako elite mailako Espainiako Boxeo Txapelketan. Igor Cabezasek entrenauta, Zuleima del Pino kanariarra gainditu eban behin betiko burrukaldian eta elite mailan Bizkaia eta Euskadirentzat urre bakarra lortu eban. Hori dala eta, Naia Garmendia gure mikrofonoetatik pasau da txapeldun izan ostean.

Garmendiak finalaurrekoan presino handiagoa izan ebala onartu dau finalaurrekoagaz alderatuta: “Finalean lasaiago egon nintzan, uste dot finaerdietan aurkaririk onena izan nebalako izan zala”. Finalean galtzen hasi zan eta gora egin behar izan eban urrezko domina irabazteko. Boxeoan kantoia oso garrantzitsua da eta horregaitik Igor Cabezasen aholkuek asko lagundu eutsien bilbotarrari. Boxeolariaren esanetan, “Igor nire bigarren aita lakoa da”.

Etorkizunari begira, Garmendiak entrenetan jarraituko dau, gustukoen dauena gozetan. Boxeo pofresionalera jauzi egiteko aukerak hor jarraitzen dau, baina oraingoz ez dau ikusten. Amateurraren eta profesinonalaren arteko aldea nabarmena da, txanda gehiagotan eta kaskorik barik burrukatzen baita. Oraingoz, kategoria berean jarraitzeko asmoa dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00