Jeltzale eta sozialisten azken ika-mikeaz zera esan deusku Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkide eta programa arduradunak, euskal politikagintzak ez dauela behar umekeriarik, fribolidaderik, arinkeriarik eta gizonkeriarik, honek gizonkeriatik be asko daukalako. Mahai gainean dagozan gaiak oso serioak eta garrantzisuak dirala adierazi deusku, eta seriotasunez heldu behar jakela. Gaiok soseguz aztertu behar dirala. Garai korapilotsu honeetan herri honi urtenbideak eskaini behar jakozala. Zarata honek gai askotan aurrera egiteko eragozpenak eragiten dituala. Kortajarenaren esanetan, ia ezertan ez dagoz ados jeltzale eta sozialistak.
Enplegu publikoaren legea
Enplegu publikoaren legeari dagokionez, akordioa posible egiteko baldintzak sortzen ahaleginduko dirala azaldu deuseku Kortajarenak. Akordio inklusiboa lortu gura dabela, EAJ eta Sumar be batuta. Funtzino publikoan hasieratik hizkuntza biak eskatzearen planteamendua egingo dabe, progresibotasun indize bategaz, gaur egun dagoen derrigortasun indizearen alderantzizkoa. Bestetik, Administrazino Publikoak hizkuntz eskakizunak beteten ez dituen langileei baliabideak eskaini beharko leuskiez. Denporea badaoala esan deusku EH Bilduko ordezkariak, eta malgutasunez eta enpatiaz jardungo dabela.
Estatus barria
Estatus barriaren inguruan diskrezinoa aldarrikatu dau Nerea Kortajarenak. Gauak egiteko isiltasuna eta diskrezinoa beharrezkoak dirala, eta sukalde lana.
