"Cayo Hueso" liburua izan da protagonista euskarazko literaturari eskainitako irratsaioaren urteko lehen emanaldian

Floridako itsasartean dagoean uhartean kokatu dau istorioa Oihane Amantegi Zornotzako idazleak.

Nobela musikala jantzi dau Oihane Amantegik bere bigarren lanean

Oihane Amantegi Uriartek bigarren nobela aurkeztu deusku: Cayo Hueso. Elkar argitaletxeak argitaratu eban iaz Floridako itsasarztean dagoan uhartean kokatutako kontakizuna. “Nobela musikala” osotu dauala aitortu deusku zornotzako idazleak. Irakurrieran irratsaiorako aukeratu dauan msuikariak be, lotura estua dauka nobelagaz. Billie Holiday jazz modernoko abeslariaren “Summertime” lana entzun dogu.

Mikel Ayllon Irakurrieran saioko esatariak, entzuleari gomendio bat egin deutso: Joseba Sarrionandiak idatzitako hitzaurrea azkenerako izteko. Nobelako dedikatoriak be, pistak emoten dauz eta nobela borobildu egiten dau amaieran. Hori aipatu dabe, ordubeteko solasaldian irratsaio esatariak eta Oihane Amantegi idazleak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular