Balmasedako Zubi Zaharra ikastola dago tartean

Periferiako ikastolei aitortza egiteko ekitaldia izango da

“Non eta Mugan” domekan Beskoitzen

"Non eta Mugan" ekitaldia / Bizkaia Irratia

Domekan, hilaren 10ean, Non eta Mugan izeneko ekitaldia egingo da Beskoitzen, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak deituta. Periferiako ikastolei aitortza egiteko eguna izango da domekako ekitaldia. Nekane Artolak, elkarteko presidenteak esan deuskunez, ez da erraza ikastola honeek bizi daben egoera sozio-politikoari aurre egitea. Militantzia eta dedikazino handia behar izaten dabe gehienetan. Domekako ekitaldian omenduko diran ikastolen artean dago Balmasedako Zubi Zaharra ikastolea. Beragaz batera, Beskoitzeko ikastola, Sohütako Eperra ikastola, Zangozako ikastola, Lodosako Ibaialde, Tuterako Argia, Vianako Erentxun eta Oiongo San Bizente ikastolak dagoz.

Egitaraua

Goizeko hamarretan jarri dabe hitzordua domekan Beskoitzen. Harrera eta gosaria izango dira hasteko, aitortza ekitaldia ostean, haurrentzako jolasak, puzgarriak eta Pontx pailazoa, bazkaria eta arratsaldean Bizkarsoro filmaren emonaldia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00