Ibon Oregi markinarrak laugarren egin dau surf egokituko munduko txapelketan

Surf egokituko munduko txapelketetan laugarren geratu dau Ibon Oregi markinarra

Olatu gainean, laugarren munduan

Ibon Oregi markinarrari bizimodua aldatu deutso istripu batek. 2021eo urrian, entrenetan ebilela auto batek harrapau eban. Hanka bata galdu eban. Orduan, triatloia egiten eban. Mundua gainera jausi jakon. Harrezkero, bizimoduari beste era batera begiratzen ikasten dabil.

Triatloia egiten jarraitu nahian, ahalegin guztiak egin zituan. Hankarako protesi berezia be hartu eban. Baina, istripuaren eraginez, arin-arinka egitean bizkarreko eta gerriko min handiak zituan. Apurka-apurka, terapiatzat hartuta, surfean murgildu zan.

Surfak munduko txapelketetara eroan dau. Laugarren geratu da. Lehenago, irailean, Espainiako Txapelketea irabazi eban markinarrak. Jokoan saioan egin dogu beragaz berba. Oregi gogotsu dago surfean lehiatzen jarraitzeko. Munduko zirkuitoan parte hartu nahi dau. Horretarako babesleak behar ditu.

Beste alde batetik, ‘Aparretan Bizi’ alkartea sortu dau. Surfak berari laguntzen deutsan lez, beste askori be lagundu ahal deutsela uste dau. Gainera, irakaslea danez, bere bizipenak ikasgeletara eroateko asmoak be baditu. Ateren bat zarratzen danean besteren batzuk zabaltzen dirala ta, indartsu dabil Oregi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular