Olatz Arrizabalaga ohituta baino gogotsu dago finalak jokatzeaz, eta Hondarribian eta Logroñon garaile urteteko jokatuko dau

Gernikako pelotariak San Mateoko eta Udako txapelketako finalak jokatuko dauz astegoien honetan

Olatz Arrizabalaga: “Bi txapelak etxera eroateko jokatuko dot astegoiena”

Olatz Arrizabalaga Gernikako pelotaria / Emakume Master Cup

Emakumezkoen pelotaren sasoi eder honi merezitako amaierea emoteko Udako Master LABORAL KUTXAren torneoaren finala jokatuko da Hondarribiko Jostaldi pelotalekuan. Garagarrilaren 16an Barakaldon hasitako abentura eder honek Gasteiz, Zarautz, Donostia, Bakio, Lezo eta Galdakao bisitau dauz eta amaierea Gipuzkoako kostaldeko herri dotorean izango dau.

Jardunaldi eta partidu ugari jokatuta, txapelketako bi bikoterik onenak heldu dira final handira; ArrizabalagaGaleano eta AldaiOses. Ligaxkan eurak izan ziran punturik gehien batu ebezan bi bikoteak eta finalerdietan be euren partiduak aurrera atarateko gai izan ziran.

Bi aurrelari bizkaitarren beste final baten atarian gagoz eta horrek beti pizten dau ikusmina, egungo bi erreferentziarik nagusienak izateaz harago, euren joko oldarkor eta kalidadezkoa pelotazaleen oso gustukoa izan ohi dalako. Alkarren arteko konpetentzia egunetik egunera hobetzeko akulua izan da bientzat eta alkarregaz eta alkarren aurka maila ikusgarria eskuratu dabe.

Kontuan izan behar da astegoiena, beren beregi, gogorra izango dala Olatz Arrizabalagarentzat, zapatuan bertan San Mateoko finala jokatuko baitau Logroñon Mendizabalek lagunduta, baina gernikarra bikain prestauta dago eta bi finaletarako sailkatua egoteak sasoi puntu ederrean dagoala bermatzen dau.

Finalaren aurretik hirugarren posturako lehia jokatuko dabe Etxegarai-Gamindek eta Garai-Capellanek, beraz, jaialdiak ikusgarria izateko osagai guztiak daukaz. Bi finaletaz berba egiteko, gaur Jokoan daukagu Olatz Arrizabalaga, Gernikako pelotaria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular