Bihar gaueko ikuskizunerako sarrera guztiak agortu dira

Asteburu Kulturala egingo da astegoien honetan

Omenaldia Xabier Amurizari Amorebieta-Etxanon

Xabier Amurizari omenaldia eskeiniko deutse Amorebieta-Etxanoko Asteburu Kulturalean. Kantua izango da aurtengo asteburu kulturalean ardatz nagusia. Gaurtik domekara bitarteko ekitaldiak antolatu dabez. Kantua, Xabier Amurizagaz lotu dabe, beronek idatzitakoak diralako hainbat eta hainbat euskal kanta. Etxanokoa dala kontuan hartuta, bera omentzea erabagi dabe aurten. Gaur arratsaldean, haurren kantaldia eta Etxanoko erraldoien kalejirea izango da. Olaia Ormaetxek azaldu deuskunez, irailetik dabiz gaurkoa prestatzen ikastetxeetan.

Egun osoko egitaraua bihar

Bihar bitartean, egun osoko egitaraua prestatu dabe. Goizean, “Bizitza bat oroimenean”, Xabier Amurizak berak idatzitako liburu autobiografikoan oinarrituta antzezlana eskeiniko dabe herritarrek. Bizkargi, Autzagane, Torreburu eta Etxanoko eleizan antzeztuko dabe. Bideo proiekzinoa izango da honen ostean eta herri bazkaria. Honetarako, txartel guztiak saldu dira. Gauza bera esan behar da, gauean egongo dan ikuskizunaz. Honetan, Asisko Urmeneta, Jon Maia, Anje Duhalde, Mikel Urdangarin, Joseba Tapia, Agus Barandiaran, Josu Zabala, Iban Ibarretxe eta herriko musikariak izango dira. Amurizak idatzitako kantuak eskeiniko dabez emonaldi honetan. Seirehun lagun baino gehiago batuko dira ikuskizun honetan. Sarrera guztiak agortu dira. Domeka goizean, ohiko irrintzi ikastaroa izango da eta amaitzeko Amorebieta-Etxanoko talde, otxote eta abesbatzen emonaldia izango da Asteburu Kulturalean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular