Asel Luzarraga bilbotarraren “Lurrean haziak” lana Elkar argitaletxeak argitaratu dau. Gazte literaturan sailkatuta, triologia bat izten dauan liburua da. Dana dala, idazleak berak irratsaioan zehazten dabenez, gaztea adina baino izpiritu kontuagaz lotzen dau berak.
Asel Luzarraga idazlea, musikazalea eta musikaria be bada. Hainbat punk taldetan ibilitakoa da, eta orain be, lagun bategaz, punk doinuak eta gaur egungo musikagaz uztartzeko proiektua dauka eskuartean. Musika oso presente dago bere lanetan. Irratsaioan entzuteko aukeratu dauan “Tremenda Jauria” musika taldearen kantuetako letra zatiak esaterako, bere azken lan honetan txertatu dauz.
Nobela guztiak “lotzea” gustetan jako eta azken triologian, esaterako, ongizate gizartearen oinarriak zalantzan ipinten saiatu da.