Ikasturteko hirugarren irratsaio honetarako Kirmen Uribe idazlea gonbidatu dogu, berak eta Juan Carlos Perez musikariak sortutako Saturraran operaz berba egin dagigun.
Opera hori joan den ekainaren 20an emon eben estreinekoz Arriaga antzokian arrakasta handiz.
Gainera, oraingoan Bilbon alkartu gara Ane Zabala kazetari eta irakurlearekin eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Mary Shelleyren Frankenstein klasikoa.