Durangaldea txirrindularitzearen erdigune bihurtu nahi dabe. Orland Isoird Berrizko alkateak halan esan deusku

Orlan Isoird Berrizko alkatea gogotsu dago beste lau urtean jarraitzeko. Laugarren agintealdia izango leuke

Orlan Isoird Berrizko alkatea gogotsu dago beste lau urtean jarraitzeko

Orlan Isoird Berrizko alkatea / Bizkaia Irratia

Herriz Herri saioan Berrizen egon gara asteon, Kultur Etxean. Orlan Isoird alkateagaz egin dogu lehen alkarrizketea, eguaztenero moduan. Udalerriaren egoera orokorra aztertu dogu. Beldromoari buruz berbetan hasi gara. Izan be, Marino Lejarreta Belodromoa estaltzeko asmoa daukie. Mankomunidadeak 4,5 milioi euro aurrikusi ditu lanetarako. Eskualdea txirrindularitzaren erdigune bihurtu nahi dabe. Marino Lejarreta belodromoa, Iñaki Lejarreta BTT zirkuitoa, pumptrack zirkuitoa… Azpiegitura sendoak daukiez. Gainera, BTT zentroa egitekotan dabilz. Orlan Isoird alkateak nabarmendu dau txirrindularitzeari aupadea emongo deutsiela Berrizen eta Durangalde osoan.

Berrizko Udalak 6,4 milioiko aurrekontua dauka aurtengo. Igazkoa baino %2,8 handiagoa. Isoirdek nabarmendu dau covid aldiaren aurreko sasoira itzuli dirala. Erronka nagusietariko bat HAPO barria abiatzea izango da. Parte hartzea zabaltzea ezinbestekoa izango dala be esan dau. Amaitzeko, etorkizunari buruz be egin dogu berba Orland Isoird Berrizko alkateagaz. Gogotsu dagoela esan deusku. Hiru agintealdi daroaz alkate. Eta laugarrenaren bila urtengo dau. Izan be, Eusko Alderdi Jeltzaleak alkategai aukeratu dau maiatzeko hauteskundeetarako. Herria bizibarritzen jarraitzeko prest dagoela esan deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular