Xabier Mendigurenen liburu barriak 1981era eroango gaitu

X. Mendiguren: "Arregiren torturak probetako argazkiak lortzeko planak bultzatu nabe liburua idaztera"

“Oso latza izan da” liburuan ilunpetik argira egin dau Mendigurenek

Joxe Arregiren gorpua hilobitik atara eta torturaz hil zala frogatzeko, lagun batzuk egin eutsezan argazkiak ardatz hartuta egin dau “Oso latza izan da” (Elkar) liburua Xabier Mendigurenek. Ez dau fikzinorik idatzi, baina idazteko modua nobelista batena izan dala azaldu deusku Mendigurenek berak.

Arregi torturen ondorioz hil zala frogatzeko argazkiak atara eutsiezan. Argazki horreek, balio handia izan dabe, baita liburua idazteko orduan be. Argazki horreek lortzeko plana diseinau eben hainbat pertsonek. Horreen artean Bixente Ameztoik eta Juan Kruz Unzurrunzagak. “Ameztoi eta Unzurrunzaga kontrastez beterik pertsonaiak dira” azaldu deusku liburuaren egileak. “Oso latza izan da” liburuan kontetan danaz be zertzelada batzuk emon deuskuz gaur Xabier Mendigurenek “Goizeko Izarretan” saioan.

Liburuan ez da politikaz berba egiten, baina bai tortureari buruz. Torturaren sistematikotasuna frogatuta dago Mendigurenen berbetan, ez judizialki baina bai testigantzen eta Pako Etxeberriak eta beste batzuk egindako  txostenen bidez. “Hamar mila kasutik gertu egon daitekez eta gurea bezalako herri txiki baten, hori izugarria da” salatu dau Mendigurenek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00