
Goya eta Oscar sariak datoz, eta berotzen hasiko gara saridun film bat aztertzen. Thomas Vinterberg danimarkarrak zuzendu eban Otra Ronda (ala ‘Druk’) 2020an, Danimarkako aktore ezagunak batzen dauazena: Mads Mikkelsen eta Thomas Bo Larsen, besteak beste.
Institutuko irakasle hauek krisi erdi baten dagoz. Baina teoria barri batek dana aldatuko dau. Finn Skarderud psikiatraren arabera, gizakiak alkohol defizit bat dauka. Hau da, gure gorputza %0,05-eko alkohol defizit bategaz jaio da. Ikerketa bati ekingo deutse orduan, teoria frogatu nahian. Ze pelikulak defendatzen dauena hori da, gaztetasuna ez dagoela edadearen menpe. Gure jarrera edo izaeraren menpe dago. Edatearen alde biak aztertu nahi izan dauz Vinterbergek lan personal honetan. Benetan bizi ala soilik existidu. Pelikula ikusi eta gero, dantza egiteko gogoa eukiko dozue.
Otra ronda HBO Max eta Filmin plataformetan dago ikusgai.