Otxandioko Santa Mañe parrokiako dorrean lanak egingo dabez

Eleiz museoaren webgunearen bitartez, Otxandioko ermiten ondare kulturala eta erlijiosoa ezagutu daiteke

Otxandioko ermitetara bisitea, 360º eta 3D-an

Otxandioko San Martin ermitea / Bilboko Eleizbarrutia

Otxandioko herrigunetik hur dagozan lau ermitak -Paduko San Antonio eta San Antonio Abata, San Martin, San Roke eta Osabideen Andra Maria- era ikusgarrian, 360 gradutan eta 3 dimentsinotan bisitatzeko aukerea eskaintzen dau Eleiz museoaren webguneak. Baseliza honeen ondare kultural eta erlijiosoa ezagutzera emoteko bidea da honakoa.

Asier Astigarraga Otxandioko parrokiako boluntarioak Lau Haizetara irratsaioan azaldu dauanez, herrian bada fundazino bat, ondare erlijiosoa eta kulturala indarrean jartzeko eta babesteko asmoz.

Gaur, bagilak 19, aurkeztuko dabe webgunea. Gure Ermitak, gure Eleiza izenburupean, aurkezpena Otxandioko Santa Mañe parrokian izango da, 19:00etatik aurrera. Juan Manuel Gonzalez Cembellin Eleiz museoko zuzendari teknikoak hartuko dau parte. Hortaz ganera, ekitaldian Otxandioko parrokiako dorrean egingo dabezan lanak aurkeztuko dauz Jon Ortega arkitektoak. Parrokiako abesbatzak girotuko dau ekitaldia, eta bertan izango dira, besteak beste, Egoitz Garmendia Otxandioko alkatea eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular