Otxarkoaga formazino zentroa: Agenda 30 eta txisteak gure irratsaioan

Hezkuntza tartea

Otxarkoaga formazino zentroa: Agenda 30 eta txisteak gure irratsaioan

Otxarkoaga Formazino Zentroa / Bizkaia Irratia

Otxarkoaga formazino zentrora hurbildu gara asteon hezkuntza tartea irratsaioa egiteko. Hezkuntza eskaintza 12 urtetik gorako ikasleei zuzenduta dago, bai irakaskuntza arautuan, bai arautu bakoan, eta arreta berezia eskaintzen deutsie egoerea ahulenean dagozan ikasleei(eskola-porrota, gizarte-arazoak, hezkuntza-premia bereziak). Ikastetxearen lana da ahalik eta titulazino handienarekin lan-munduan sartzen laguntzea edo ikasten jarrai dezaten lortzea. Hori lortzeko, euren metodoa irakaskuntza pertsonalizatuan oinarritzen da, ikasleen ezaugarrietara egokituta.

Irratsaioan hainbat ikasleek agenda 30 programari buruz berba egin deuskue eta txiste batzuk bota dabez be. Eurek Izotz Jimenez, Adur de Miguel, Jon Garcia, Uxue Jairo eta Sara Rodríguez dira. Eskerrik asko gure irratsaioan parte hartzeagaitik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular