Liburu baten argitalpena aurkeztuz ospatu dabe Bilbon Otxarkoaga formazino zentroaren 60 urteurrena. Aurreko astean egin zan ospakizuna zentroan bertan. Hileon 102 urte bete dira Diego Berguices abadea, Otxarkoagako zentroaren sortzailea jaio zala eta data hori aprobetxau dabe urteurrena ospatzeko. Bera gogoratzeaz gain, omenaldia eskeini jakien ikastegiaren hazkundean esku hartu daben guztiei. Egia esan, Nancy Bilbao orientatzaileak esan deusku, Otxarkoagako zentroaren komunidadea hirukoiztu egin dala azken urteetan. Aurreko asteko ekitaldian, Elena Martinez Lores kazetari bilbotarrak idatzitako Historia de Centro Formativo Otxarkoaga liburua aurkeztu zan. Zentroaren ibilbidearen barri emoten da bertan. Danetariko pasarteak agertzen dira.
Hezkuntza eskaintza pertsonalizatua
12 urtetik aurrerakoentzako, hezkuntz eskaintza pertsonalizatua eskaintzen dau Otxarkoagako zentroak; DBH, Lanbide Heziketea, Erdi mailako ziklo formatiboak, hezkuntza premina bereziak, helduentzako hezkuntzea eta enplegurako formakuntzea eskaintzen dauz. Sortzailearen leloa zan hezkuntza pertsonalizatua eskaintzea eta holan jarraitzen dabe 60 urte berenduago. Bizkaia Irratian, Garazi Larrondo ikasleagaz egin dogu berba. Bera erizaintza ari da ikasten bertan, erdi-mailako gradua hain zuzen. Ikasleakaz be badabiz urteurrena ospatzen. 60. urteurrena ospatzen jarraitzea gura dabe zentroan. Ideien artean dago sortzailearen izena daroen sariak emotea.