22 tona material banandu dabez

Lau irakaslek egin dabe rally solidarioa Marokon zehar

Otxarkoagako Ikasketa Zentroko irakasleak Uniraid rallyan

Otxarkoagako irakasleak Uniraid rallyan / Bizkaia Irratia

Zezeilaren 10tik 18ra bitartean egin da 2024. urteko Uniraid rallya. Ekimen solidarioa da honakoa. Ibilgailu klasikoakaz egiten da ibilbidea, bidean, materiala bananduz. Ez dago irabazlerik. Aurten, bederatzi etapatan egin da ibilidea. 120 ibilgailuk hartu dabe parte. Ikastetxeak izaten dira parte-hartzaileak eta Euskal Herritik Otxarkoagako Formazino Zentroa izan da parte hartzaile bakarra.

Lau irakasle

Otxarkoagako ikasketa zentro honetan Maroko aldeko ikasle asko dagoz. Euretariko batzuk, Mekanika gradua ikasten ari direnak izan dira rallyan parte hartu daben ibilgailuak prestatu dabezanak. Ibilbidea, kotxe bitan egin dabe zentroko lau irakaslek. Hainbat material banandu dabe Marokon zehar: botikak, eskolarako materiala, jostailuak edo erropak. Batzuk eskolak berak erositakoak izan dira eta beste batzuk ikastetxeko irakasle, kide edo ikasleek emondakoak. Eder Merino irakasleagaz egin dogu berba eta esan deuskunez, oso pozik dagoz izandako esperientziagaz. Aurrera begira, barriro parte hartzea aurreikusten dabe. Egunotan, rallyan izandako irakasleek bizi izandakoaren barri emongo deutse ikasleei.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00