PSE-EEk 12 jarleku eskuratu dauz, aurrekoan baino 2 gehiago

"Burua atara dogu, kanpaina egin dogu eta emaitzak hor dagoz" esan dau PSE-EEko kideak

Pau Blasi: “Negoziazinoetan osasuna eta segurtasuna bezalako gaiak jarriko doguz mahai gainean”

Pau Blasi (Bizkaiko PSE-EE) atzo gabaz / PSE-EE

PSE-EEk 12 jarleku lortu dauz, aurrekoan baino bi legebiltzarkide gehiago. Sozialistek guztira 149 mila bozka eskuratu dabez eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hirugarren indarra izan dira. “Hasieratik esan dogu erabakigarriak izango garela eta horrela izango da” aitatu dau Pau Blasik (PSE-EE) gaur Goizeko Izarretan. “Behin eta barriro esan dogu hirugarren partaide bat egoala, burua atara dogu, kanpaina egin dogu eta emoitzak hor dagoz” esan dau Blasik.

Leitekeena da EAJ-PSE koalizinioa errepikatzea Pradales eta Andueza hauteskunde kanpainan zentzu horretan berba egin dabelako. “Negoziazinoetan gobernu programa barria adosteko osasuna, etxebizitza eta segurtasuna bezalako gaiak atarako doguz mahai gainean” esan dau ordezkari sozialistak

Bizkaian Santurtzin, Barakaldon eta Sestaon bigarren postua galdu dabe sozialistek. “Hauteskunde autonomikoetan nazionalistak indartsuagoak dira” azaldu dau PSE-EEko kideak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular