Pier Paul Berzaitz 'Uharte bat' disko barriagaz itzuli da

Zuberoako kantariaren zazpigarren bakarkako lana da honakoa

Pier Paul Berzaitz: “Niretzat, helburua, aztarna iztea da”

Disko barriaren azala / Pier Paul Berzaitz

Pier Paul Berzaitz beti egon da musikeagaz lotuta azken 50 urte honeetan. Hainbat pastoral idatzi eta zuzendu dauz, baita antzerki, dantza eta bestelako ikuskizunak be. Oraingo honetan Zuberoako kantariak lan barria aurkeztu deusku: ‘Uharte bat’ (Elkar). Pozik azaldu jaku Berzaitz. Azkanengo diskoa kaleratu ebanetik ia lau urte pasau diran arren, hondino diskoak egiteko gogoa daukala nabarmendu deusku. 2019an argitaratu eban azkanengo diskoa Baionako orkestra sinfonikoagaz.

‘Uharte bat’ diskoan, batetik, aurretik grabautako kantuak berreskuratu dauz melodia barriakaz. Eta bestetik, abesti barriak bildu dauz. Lan horretan Philippe Ezkurra musikariaren laguntza izan dau Berzaitzek. Ezkurrak moldatu dauz Zuberoako kantariak sortutako doinuak. Letretan, hiru ideia jorratu dauz Berzaitzek: amodioa, herria eta hizkuntza, eta espiritua. Elkar estudioan grabau dabe, Victor Sanchezen gidaritzapean.

‘Uharte bat´diskoa abenduaren 18an aurkeztuko dau Atharratzeko elizan. Lau Buru taldea izango da Pier Paul Berzaitzegaz batera. Donibane Garazin be aurkeztuko dabe ‘Uharte bat’. Bospasei kontzertu egiteko asmoa daukie, baina hondino ez dabez egunak zehaztu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular