Pilar Kaltzada: "Oso pozik nago aspaldian hasitako bidean aurrera egiteko aukeragaitik"

Save the Children erakundearen Espainiako presidente barriagaz berba egin dogu

Pilar Kaltzada: “Oso pozik nago aspaldian hasitako bidean aurrera egiteko aukeragaitik”

Pilar Kaltzada donostiarra da Save the Children gobernuz kanpoko erakundearen Espainiako presidente barria. Bagilaren bukaeran erakundearen gobernu-organoak barritzeko prozesua eroan zan aurrera eta Kaltzada presidente bilakatu zan. Aupa Bizkaia saioan beragaz berba egin dogu, orain arte egindako lanaren eta aurretik etorten danaren inguruan.

Ibilbidea

Aspalditik boluntario moduan erakundean egon ondoren, 2016an Espainiako Save the Childreneko Patronatuko kide bilakatu zan. Ostean, presidenteorde gisa jardun dau azkenengo hiru urteetan zehar. Oraingoan, presidente kargura egin dau salto. Presidente lez, Gorka Arechabaletak, Gema Reigek eta Isabel Lazarok osotutako lehendakaritza-taldeagaz ibiliko da.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular