Karlos Belasko Portugaleteko Arraun Alkarteko presidentea itxaropentsu dago datorren urtera begira

KAE 1 ligara igotea eta ETE ligan sendotzea dira Portugaleteren helburuak, Karlos Belasko presidenteak esan deuskunez

Portugaleteko arraun alkartean dana da harrobia

Portugaleteko arraunlariak traineruan / Bizkaia Irratia

Herriz Herri saioan Portugaleten egon gara. Itsasoari begira bizi dan udalerria izanik, ezin aldegin arraunari buruz berba egin barik. Karlos Belasko San Nikolas Arraun Elkarteko presidentea izan dogu konbidaduetariko bat. Gizonen trainerua KAE 2 ligan dago. Laugarren geratu da. Datorren urterako, arraunlari taldea indartzea da helburua, eta igoteko lehian ibiltea. Emakumeetan ETE ligan sendotzea da asmoa.

Atzera begiratuta, 1892an, kofradien arteko lehiakeak egiten hasi ziran. Portugaleteko traineru batek hartu eban parte. Handik urte batzuetara, 1917an, Abrako estropadak hasi ziran. Santurtzi, Portugalete, Zierbena eta Algorta izan ziran lehian. Kontxako estropadan, 1926an lehiatu zan lehenengoz. Hiru urte geroago,  Itsasadarreko lehen garaipena heldu zan, 1929an.

Traineruaren izenak asko izan dira. Lehenea, Engracia (1917). Ondoren etorri ziran: San Roque, Virgen de la Guia, La Canilla, Santa Maria, Noble Villa, Elena, Virgen de la Guia barriro eta Jarrillera. Azken izen hauxe erabili dau 1979tik hona. Jarrillerak laugarren amaitu dau KAE 2 ligan. KAE 1-era igotea da helburua.

Karlos Belaskok azaldu deusku kluba indartsu dagoela. Harrobian lan handia egiten dabilzala. Umetatik hasi eta trainerura arteko lan hori oso garrantzitsua dala uste dabe Portugaleten. Dana da harrobia, Belaskoren esanetan. Batez be, emakumeetan, ze oso traineru gaztea daukie.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular