Agustín Santos Gutierrez eta Jabi Eskobalek Santurtzi eta Kaikuren playoff-ei buruz hausnartu dabe

Bermeoko Banderan, zapatuan, lehen eta bigarren postuen artean 3 puntu baino gehiago aldeagaz, liga amaituko da

Portugaleteko Udala Banderak emongo deutso amaierea denporaldiari

Portugaleteko Banderaren aurkezpena / Bizkaia Irratia

Astegoien honetan estropadak Bermeon eta Portugaleten izango dira, non playoffak jokatuko dira, eta Bizkaia Irratian zuzenean biziko doguz.

Eusko Label Ligak denporaldi barriari amaiera emongo deutso. Eusko Label Ligara eta Euskotren Ligara igoteko playoffen bigarren jardunaldiak, LIII GP – XLIX El Corte Ingles- Portugaleteko Udala Bandeagaz batera banku finkoko arraunaren denporaldia itxiko dau. Portugaleteko Udalean aurkeztu da denboraldiko azken jardunaldia asteon eta bertan izan dira Borja Rodrigo, ACTko presidentea, Carmelo Lezana, El Corte Ingleseko Euskadiko Komunikazino eta Harreman Instituzionaletako zuzendaria, eta Mikel Torres, Portugaleteko Alkatea.

Hortxe trainera bizkaitar guztien ordezkariak egon dira. Santurtzi gizonezkoetan lehiatuko da kategoria mantentzeko eta Agustin Santos Gutierrezek direktiboak azaldu deusku polemikea kenduta, salbatzea espero dabela talde ona daukielako.

Bestalde, Kaikuk emakumezkoetan promozinoa bilatu gura dau eta klubeko ordezkariak Jabi Eskobalek Kontxan emon eben maila barriro erakustea espero dau.

Hibaika AEk aurkeztutako helegitea

Irailaren 6an, ACTko Lehiaketako Epaile Bakarrak ebazpena emon eban, Hibaikak, Kaikuk eta Zumaiak Euskotren Ligako Play Offean parte hartuko ebela argituz. Errenteriako klubaren eretxian araudiaren arabera eurek ez leukie Play Offean parte hartu behar eta epaile bakarraren ebazpenagaz ados ez egozanez, kasua ACTko epaile bakarrari helarazo eutsen.

2023ko irailaren 14ko arbitraje-laudoaren bidez, ACTko epaile bakarrak erabagi dau “Hibaika AE klubak aurkeztutako helegitea ez onartea eta Lehiaketako Epaile Bakarraren ebazpena berrestea”. Beraz, astegoien honetan Hibaikak, Kaikuk eta Zumaiak emakumezkoen Play Offak jokatuko ditue 2024 denporaldiko Euskotren Ligarako azken txartela lorteko helburuagaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular