Santu baten bizitza kontatzen dauan idazkiari deitzen jako “hagiografia”, eta horixe da Karlos Linazasorok liburu honetan egin dauana: bere santu bizitzaren azalpen xehea.
“Ez naiz ondo akordatzen” liburuan aurkituko ditu irakurleak mirari harrigarriak, hitzaldi txundigarriak eta beste. Baita adarjotze bikainak, megalomania gaitzak, hipokondria galantak eta erudizio alferrikakoak be.
Bere santu bizitzaren kontakizuna girotzeko, Tenpora talde tolosarraren azken diskoa ekarri dau saiora Linazasorok, “Ama” izenekoa.