Lehenengoz aurkeztu dira eta diru-laguntzea irabazi dabe

Gilkitxarok lortu dau Euskaltzaindiaren Lautan3 laguntzea aurten

Saria lortu dau “Alferrak, tunanteak, maleanteak” lanak

Gilkitxaro konpainia / Bizkaia Irratia

Euskaltzaindiak Gilkitxaro konpainia bilbotarrari emon deutso aurten antzerki laburren ekoizpena sustatzeko Lautan3 laguntzea. Bilboko Udalaren babesagaz sortu eban Euskaltzaindiak Lautan3 laguntzea 2020. Urtean. 2500 euroko diru-laguntzea emoten dabe antzerki lan bat egiteko. Aurten, Bilboko Gilkitxaro konpainiarentzat izan da. Bertatik, Ane Zabalak esan deusku lehenengoz aurkeztu direla laguntza honeetara eta pozik dagozala irabazi izanaz. Pizgarria dala be badino.

Iñurriak protagonista

Alferrak, tunanteak, maleanteak” lana da hain zuzen Gilkitxaro kopainiak aurkeztu dauana. Sistema kapitalistea da ardatz. Epaimahaiaren arabera, gidoi kitzikagarria sortu dabe, gai sakonak umorez jorratuz eta gaur egungo arazoei helduz. Pili, Mili eta Willi dira antzezlan honen protagonistak. Iñurriak dira hirurak, exiliatutakoak. Nagi izateko eskubide unibersala aldarrikatzen dabe. Zabalak azaldu dauanez, bizi dogun gizarteak produkzinoa bultzatzen dau, gizakiari arnasa hartzeko ia tarterik itzi barik. Zabalagaz batera, Aitor Garcia de Vicuña eta Galder Perez izango dira Pili, Mili eta Willi. Gilkitxaroren “Alferrak, Tunanteak, Maleanteak” lana 2025ko zezeilean estreinauko da. Zazpigarren Lautan3 jaialdian izango da estreinaldia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude