'Neoizko Kaleetan' kantuaren bideoklipa laster atarako dau Seiurtek. Jokin Elortza kantariagaz egin dogu berba

Jokin Elortza Seiurteko kantariagaz izan gara Berrizko kultur etxean. Bideoklip barria prestatzen dabilz

Seiurte bideoklipa prestatzen dabil ‘neoizko kaleetan’

Seiurte taldeak ‘Cabo Cañaveral’ lana 2021ean plazaratu eban. Harrezkero kontzertuak emoten dabilz. Berrizko Herriz Herri saioan, Jokin Elortza kantari eta gitarra-joleagaz egin dogu berba. Bere esanetan, diskoen bizitzea laburtu egin da. Kantuena be bai. Talde batzuek kantuak banan-banan ataratea erabagiten dabe. Seiurtek era klasikoan egin eban 2021ean. Disko osoa, batera. Jokin Elortzak argi dauka holantxe jarraitu nahi dabela, diskoak osorik ataraten. Eta, gero, urte bi inguruan kontzertuak emoten.

Orain, bideoklipa daukie esku artean. ‘Neoizko Kaleetan’ kantuaren bideoklipa prestatzen dabilz. Jokin Elortzak azaldu deuskunez, dotore geratuko da. Animazinoa erabiliko dabe. Laster plazaratu nahi dabe, baina ez daukie egun zehatzik. Seiurtek nasaitasunez hartzen dau musika mundua. Jokinek esan deusku ez daukala Ekain anaiaren eta Morgan taldearen inbidiarik. Orain, bideoklipa atara eta kontzertuak emoteko prest dagoz ‘Cabo Cañaveral’ diskoa ardatz dala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular