Boluetan hildako etxerik bakoaren heriotzea oso albiste tristea dala uste dau Gizarte Politiketarako sailburuordeak

Lide Amilibia (Eusko Jaurlaritza): "Lege barriari esker EAEn erroldautako errefuxiaduek RGIa kobrau ahalko dabe"

“Seme-alabakaitiko diru laguntza barriak martxoa-apirilean sartuko dira indarrean”

Lide Amelibia, EJko Gizarte Politiketarako sailburuordea / Bizkaia Irratia

Polemikak baztertuta, errefuxiaduak hartzeko zentroen ganean fokoetatik kanpo eztabaidatuko dabe Jaurlaritzak eta Madrilek. Espainiako gobernuak Gasteizen, 350 errefuxiadu hartzeko egoitza zabaldu nahi dau datorren urterako.
Eta holako egoitza handi bat, errefuxiaduei harrerea egiteko Jaurlaritzaren ereduaren aurka doala esan dabe Gasteizen. Borondatea badago gauzak bideratuko dirala esan deusku goizean Lide Amilibia gizarte politiketarako sailburuordeak.

Euskadin plaza gitxiko egoitza bat baino gehiago dago. Bat, Berrizen esaterako. Oñatikoa da handiena, 100 bat batzen dira bertan. Momentu larrietan kopurua handitu daiteke, baina egokiagoa litzateke egoitza gehiago zabaltzea eta etxebizitza edo pisuen aukerea be urtenbidea da Amilibiaren esanetan.

70bat urteko gizon bat hil da Bilboko Bolueta auzoan, txabola batek su hartu ondoren. Lide Amilibia gizarte politiketarako sailburuordearen esanetan oso gogorra da gertautakoa; bi urterik behin egiten dabe kalean bizi diranen zenbaketea, eta gero eta gehiago dira, batez be uriburuetan.

Dirusarrera nahikorik ez daben familientzat urtean 900 euro arteko elikagai bonoak aktibau dauz Jaurlaritzak. Onuradunak 2.500 familia izango dira eta hau guztia Gurutze Gorriaren bitaretz bideratuko da. Gai honetaz be luze eta zabal berba egin deusku Amilibiak. Bestalde seme-alabak dabezan familiendako dirulaguntza barriak martxoan edo apirilean helduko dirala zehaztu deusku. Hiru urte arteko umeren bat daben familiei hilean 200€ emongo jakez eta hiru seme-alaba dabezanei (umeren batek zazpi urte bete arte) 100 €. Dirulaguntzek atzeraeraginkortasuna izango dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular