Euskadin hautagaitza bateratuko lehendakarigaia Alba Garcia izango dala uste dau Sumarrek

"Madrilgo gizon askok ez dakie nazino historikoetan zelan funtzionetan dogun" dino Sergitz Morenok

Sergitz Moreno: “Sumar alderdi euskaltzale bat gara eta euskal obedientzia oso serio hartzen dogu”

Sergitz Moreno (Sumar) / Bizkaia Irratia

Pasa dan asteburuan Sumarrek Madrilen topaketea egin eban eta zuzendaritza mahaian Yolanda Diaz eta Lander Martinez egon ziran besteak beste. Talde eragilea 100 pertsonak bultzatzen dabe eta Euskaditik Sumarreko bost ordezkari joan ziran, tartean Goizeko Izarretan gaur egon dan Sergitz Moreno.

Oraindik ez dago argi Elkarrekin Podemosek eta Sumarrek lehendakarigai bakarra aurkeztuko daben. Elkarrekin Podemos koalizinoan dagozan alderdiek, Ahal Dugu, Ezker Anitza-IU eta Equo-Berdeak, euren primarioakaz dabilz, Sumarregaz negozietan daben bitartean. Sumarren lehendakarigaia Alba Garcia da eta Sergitz Moreno Sumarreko kideak uste dau, azkenean Garcia bera izango dala guztien lehendakarigaia. Garcia Bilboko Udalerako Elkarrekin Podemosen zerrendan hirugarrena izan zan udal hauteskundeetan. “Negoziazinoek ondo jarraitzeko diskrezinoz eta eskuzabaltasunez jokatu behar dogu. Inkestak ez dira onak baina posiblea da gauzak aldatzea” azpimarratu dau Sumarreko kidea.

Galizian pasau dan moduan, Pablo Iglesiasek hautagaitza bateratuaren kontra egitea aurreikusi daben galdetuta, Morenok uste dau Iglesiasek hori egin arren Euskadin ez leukela eraginik izango. Euskadiko Podemosi buruz berba egiteagaz batera Sumarri buruzko gogoeta be egin dau. “Sumar alderdi euskaltzale bat gara eta euskal obedientzia oso serio hartzen dogu” adierazo dau Morenok.

Gitxieneko soldatea

Gitxieneko soldatea kobrauko dabenek 54 euro gehiago kobrauko dabe. Gaur bertan sinatuko da Lan Ministeritzan gitxieneko soldata barrituaren agiria. %5eko igoerea egongo da eta patronala kanpoan geratu da. “Igoera horretaz berba egiterakoan 2,5 milioi langileri buruz berbaz gabilz eta ezin doguz beharginak ahaztu” azaldu dau Morenok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular