Pornografia sintetiko ez onartua aztertuko da besteak beste

Emaize zentruak eskeiniko dau maiatzaren 1etik aurrera

“Sexualidade Digitalak”, online ikastaroa

Sexu heziketa / Dephositphotos.com

Emaize sexologia zentroak antolatuta “Sexualitate Digitalak” online ikastaroaren hamalaugarren edizinoa eskeiniko da maiatzaren 1etik aurrera. Sexu hezkuntza aro digitalean izango da gai nagusia. Gogoratu dabenez, pornografiak eta sareek hezitzaile modura jokatzen dabe haurtzaro eta gaztaroan. Emaizetik dinoe, ezinbestekoa dala arlo horretan prestatzea eta kalidadezko hezkuntza eskaintzea. Hilabete iraungo dau ikastaro barriak.

Pornografia sintetiko ez onartua

Barrikuntzea ikastaroan, pornografia sintetiko ez onartua izango da. Aipatu dabenez, aro digitalean gero eta adibide gehiago daukaguz teknologiak giza intimidadean zelan eragiten dauan ikusteko. Fenomeno kezkagarriak sortu dira eta euretariko bat da aipatutakoa. Adimen artifiziala erabilita eta material pornografikoa sortzeko teknologien bidez irudiak eta bideoak manipulatzen dira, benetako pertsona baten irudia erabilita bere baimenik barik eta gehienetan berak jakin barik. Benetako pertsona horreek kasu ia guztietan emakumeak dira. Emaizeren web orrian sartuta izena emon daiteke ikastaroan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular