‘Sorda’ pelikula Lekeitioko Ikusgarrin astegoien honetan

David Madarietak aste honetan plataformetan dagozan estreinaldiak aitatu deuskuz

‘Sorda’ pelikula Lekeitioko Ikusgarrin astegoien honetan

Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine tartean. Astero, Lekeitioko Ikusgarri zineman dagoan ikus-entzunezko edukiaren barri emoten deusku. Astegoien honetan emonaldi bakarra egongo da. ‘Sorda’ pelikula egongo da ikusgai.

Plataformak

Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: ‘Un año con los Red Sox: Dentro del club’ eta ‘Malas influencias: El lado oscuro de las redes en la infancia’ dokusailak eta ‘Blippi va a trabajar’, ‘Cómo vender drogas online (a toda pastilla)’, ‘Black Mirror ‘, ‘Al norte del norte ‘ eta ‘El jardinero’ telesailak. Prime Video plataforman, barriz, ‘Instituto espía’ dokusaila eta ‘G20’ pelikula estreinau dabez.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00