Abuztuan zehar, eguenero egingo dabez alkarretaratzeak Lekeitioko plazan (19:30etatik aurrera)

Mobilizatzeko deia egin dau SOS Haur eta Emakumeak Lekeitioko alkarteak

SOS Haur eta Emakume alkartea: “Hau urteetako arazoa da”

Denpora luzea daroe Lekeitioko eta inguruko herrietako bizilagunek Osakidetzagaz borrokan. Azken urteetan pediatria, ginekologia eta larrialdi zerbitzuak eskatzen dabez Lekeition. Gaur egun zerbitzu horreek izateko Gurutzetako edota Galdakaoko ospitaleraino joan behar dabe. Orain hile batzuk SOS Haur eta Emakumeak herritar alkarteak sortu eben, eta joan dan apirilean sinadura bilketea jarri eban martxan. Ordutik 2.300 sinaduratik gora bildu dabez, eta herriko beste alkarte eta talderen atxikimendua be lortu dabez. Sinadurak Osasun sailera bideratu ebezan, baina erantzuna ez dala alkarteak itxaroten esan deusku Eukene Elordieta SOS Haur eta Emakumeak herri mogimenduko kideak. Elordietak gaineratu deuskunez, momentuz ez dabe Osakidetzagaz bilerarik izan. Osasun sailak erantzun deutse “ez dagoala inolango arazorik, ez dagoala inolango urraketarik”.

SOS Haur eta Emakumeak herri mogimendutik abuztuan zehar mobilizatzeko deia egin dabe. Eguenero batuko dira Lekeitioko herriko plazan, Paskualito aurrean, 19:30etatik aurrera. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00