Monica Garciak Espainiako Gobernuko ministroak Tabakismoaren Aurkako plan barria aurton prest egongo dala iragarri dau. Espainiar estaduak Europako tabako preziorik merkeenetarikoak daukaz eta Sanchezen gobernuak tabakoaren prezioa garestitu gura dau. Ipar Euskal Herrian tabako pakeateak 11 euro balio dau eta asko dira tabako merkeagoaren bila Hegoaldera datozanak. Frantziako Gobernuak 2025ean tabako paketearen prezioa 12 eurora altxauko dau eta 2026an 13 eurora igoko dabe.
Tabako paketearen prezioa igoteagaz batera, Espaniako Gobernuak terrazetan tabakoa galarazo gura dau eta hilabete gitxi barru gai horregaz lotutako neurriren bat ezagutu geinke. Espainiar estaduan urtero tabakoaren ondorioz 100 mila pertsona hilten dira eta Goizeko Izarretan irratsaioko tertulian gaur gai honi buruzko Angel Toñaren, Begoña Erraztiren eta Erramun Osaren eretxiak batu doguz.