Tiritirantes konpainiak 'Ulterior, el viaje' espektakulua eskeiniko dau

Oscar Ortiz: "Zirkuan normalean, eta orain lehen baino gehiago, jendeak ikasten dau danetarik"

Tiritirantes konpainia Leioako Umore AUzokan

Leioako Umore Azoka maiatzaren 15ean hasiko da, baina aurreko bi astegoienetan auzoetara hurreratu da Umore AUzoka jardueragaz batera, azokeari era batean hasierea emoteko. Bigarren astegoien honetan Tiritirantes Konpainiaren txandea da. Domekan, eguerdiko 12:00etan eta Txorierrin izango da, hain zuzen be.

Aurkeztuko dabena kontetako geugaz euki dogu Oscar Ortiz, Tiritirantes konpainiako sortzaile eta kidea. Tiritirantes konpainia Burgosetik dator Leioara, Umore AUzokara. Espektakulu asko antzezten dabez konpainian baina Leioan Ulterior, el viaje interpretauko dabe. Aparteko jantziak, akrobaziak, denbora makina bitxia, dragosaurio (dragoi eta dinosaurio artean) itzelak… duda barik oso berezia da jendearen artean mogitzen dan espektakulu hau. Ganera, eurekaz doazen dragosaurio erraldoiak ikutzeko eta ganean igoteko be aukerea eukiko dabe ikusleek. Mundu magiko honetan guztiz murgiltzen da ikuslea, denboran zehar egiten dan bidaia ikusgarria biziz.

“Gure laneko txarrena gaizki sentitzea da, lesinoak, baina esango neuke dana dala gure laneko politena”, esan dau Oscar Ortizek, eta eurentzako zirkua bizimodua dala be.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00