Gehienak Marokotik etorritakoak dira

Mutilak gehien bat, eta batez beste 22 urte daukiez

Trapezistak programak familia-sarerik bako 450 gazteri lagundu deutse

Unai Zabala / Bizkaia Irratia

Trapezistak programak familia-sarerik bako 450 gazteri laguntzen deutse prestakuntza, aholkularitza eta bizi-baliabideen bidez gizarteratze-prozesuan.

Pandemiak 2020ko martian, Covid-19aren hedapena geldiarazteko herritarren konfinamendua beharrezkoa egin zanean, Euskal Gizarte Zerbitzuak kale guztietatik ibili ziren euren herrietan eta urietan bizi ziren etxerik bako pertsonei babesa emoteko. Ekintza harek errealidade gordina azaleratu eban Bilbon: ehundik gora gazte etxegabetasun-egoeran bizi ziren. Orduan, hirugarren sektore sozialeko erakunde eta entidadeak talde honekin hasi ziren lanean, eta Trapezistak programaren oinarriak ezarri ebezan.

Eusko Jaurlaritzako Bardintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailak, 2022aren hasieran, proiektu pilotu bat bultzatu eban Bizkaian, 18 eta 25 urte bitarteko gazteei gizarteratze prozesurako behar eben aldi baterako laguntzea eskaintzeko. Holan, prestakuntza eta aholkularitza emon eutsien lan-merkatuan sartzeko eta, batez bere, beren eskubideak eskuratzeko,  erabiltzeko gaitasuna emonez eta programarekiko menpekotasunik sortu ez daiten.

Bizkaian ezarritako proiektu horri esker, ondorio garbia atera zan: jarraipen horrekin eta bizitzeko baliabideak emonez, kalean bizi ziren gazte gehienak gizartetik baztertzeko arriskutik urruntzen ziren. Bizkaiaren ondoren, gero Gipuzkoa sartu zan proiektu horretan eta, garagarriletik aurrera, Arabak be egin dau bat. Gaur egun, 450 gaztek hartzen dabe parte programan.

Trapezistak Migrazino eta Asilo Zuzendaritzak sustatutako lankidetza publikoko eta sozialeko programa bat da. Hirugarren sektoreko 26 erakundek parte hartzen dabe, laguntza sozialean esperientzia handia dabenak. Agintzarik koordinatzen dau sarea. Unai Zabala da koordinatzailea eta bera izan da Bizkaia Irratiko estudioetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular