Zientzia tartean Xabier Aretxabala Neurozientzia saileko irakasleak ekarri deusku gaurko gaia. TRPM8 izeneko proteina izan da gaur protagonista. Zientzialariek badakie eskuagaz zeozer hotz ikutzen dogunean, nerbio-zeluletan proteina bat aktibatzen dala, TRPM8 izenekoa, ate molekular moduko bat zabaltzen dauena seinale hotz hori garunera bialtzeko. Horrela jarduten dauela suposatzen da, baina proteina hori ez zan ekintzan ikustea lortu, ezta bere portaera xehetasun guztiekaz ezagutzea be.
El País egunkariak martian argitaratu eban Kaliforniako Unibertsidadeko ikertzaile talde batek, David Julies Medikuntza Nobel sariduna tartean, jarduera betean dagoan hotzaren proteina sentsore horren lehen irudiak harrapatu dauzala maila atomikoan. Xabier Aretxabalak azaldu deusku zein izango da horrek ekarriko dauzan aukera barriak eta zelako pausuak emon beharko dabez.
