Juan del Arco: "Jatorri birikoko arnas infekzinoak dira"

Bizkaiko Farmazialarien Alkargoko zuzendari teknikoagaz infekzinoen jatorria aztertu dogu

Udagoieneko protagonistak dira hotzeria eta gripea

Jatorri birikoko arnas infekzinoak dira hotzeria eta gripea. Izan be, biak birusetatik sortzen dira. Influenza birusak gripea eragiten dau. Bestetik, katarroak jatorri desbardinak euki leikez. Hotzeria eta gripearen arteko konparaketa egitekotan, esan beharra dago sintoma komun batzuk dagozala: mokoak, doministikuak, kongestinoa eta gorritutako begiak. Halanda be, bakotxak bere sintoma propioak ditu. Esaterako, gripearen kasuan, buruko zein giharretako mina presente dago eta sukarra eukitea arrunta da. Aitatutako infekzinoei aurre egiteko, hainbat argibide dagoz: eskuak ura eta xaboiagaz garbitu, doministikuetan ukondoa ipini ahoa eta sudurraren kontra eta, batez be, txertoa jarri.

Hotzeria eta gripearen inguruan egin dogu berba Juan del Arcogaz, Bizkaiko Farmazialarien Alkargoko zuzendari teknikoagaz.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00