Batez beste, 30 bat kontzertu eskaini leikez Trikiziok udako denboraldian

Aurten be Euskal Herrian zehar ibiliko dira bazterrak alaitzen; Iparraldera be joango dira abuztuan

Udako denboraldiari begira, Trikizio taldea topera

Trikizio taldea 1999.urtean sortu zan Zegaman. Plaza talde peto-petoa, Trikiziok Euskal Herriko hainbat jaietako giroa suspertu eta alaitu dau, urteak joan urteak etorri. Ibilbide oparo eta luze honetan asko eta asko dira taldetik igaro diran musikariak. Aurten, baina, formazino barria dakar: Olatz Aiartzaguena (trikitixa eta abotsa), Amaia Zabala (abotsa eta panderoa), Imanol Jareño (baxua), Iker Hernandez (bateria) eta Kepa Oiartzun (gitarrajolea).

Trikiziok maiatzaren 15ean eskaini eban aurtengo denboraldiko lehenengo emonaldia Abadiñon. Bagileko lehenengo astegoienean Euskal Eskola Publikoaren jaian parte hartu ondoren, Igorren eta Maeztun izan dira hileon. Ostean etorriko dira Guardia, Ubide, Sopela, Armintza… Gitxi gorabehera 30 bat kontzertu eskainiko dabez Euskal Herrian zehar uda sasoian. Amaia Zabala taldekidearen esanetan, “erritmo frenetikoa da eta erritmo horri eustea neketsua da”. Halanda be “aurton taldekide guztiak gara barriak, aurton hasi gara bostok, eta gogotsu gatoz, egia esan”. Trikiziok daukan xarma mantendu gura dabe. “Erromeria taldea mantendu gura dogu, trikitixearen soinua erdigunean ipini, baina irudia eguneratuta: emakume bi sartu gara taldean eta horrek eszenatokian indarra dauka, abestiak eguneratu…” azaldu deusku Amaia Zabalak. Betiko tradizinoa galdu barik, baina buelta bat emonda.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00