Ukrainako 47 ume heldu dira Euskal Herrira, gabonetako oporrak gure artean igaroteko. Atzo heldu ziran autobusez bidaia luzea egin eta gero. 47 ume horreetatik 15 Bizkaian geratu dira eta hamabost horreetatik 3 lehenengoz etorri dira.
Urtarrilaren 18rarte egongo dira gure artean. Txernobil Alkarteari esker etorri dira Euskal Herrira. Bertatik, Lide Alvarezek gogoratu deusku Ukrainako gerra egoeratik urruntzeko erea eskaintzen deutsiela era honetara. Umeetariko batzuk lehenengoz etorri dira. Normalean gabon sasoian ez dabez lehenengoz ekarten, baina herrialdearen egunerokoa ikusita aurten ekartea erabagi dabe.
Haurren osasuna
Umeen osasunerako mesedagarria da Euskal Herrian egun batzuk egitea. Euren elikadurea esate baterako, osasuntsuagoa eta askotarikoa da hemen dagozan bitartean. Gabonaldiko egunak, egun bereziak dira guztiontzat, eurentzat ohitura ezbardinak izan arren. Hemen be oparien zain egoten dira, besteak beste, eta dagoeneko Olentzero be ezaguna da eurentzat. 6 eta 17 urte arteko neska-mutilak etorri dira oraingoan be.