Maila guztietako klaseak eskaintzen dabez Euskal Herriko lehen euskaltegi profesionalean

Euskara Bonuari esker, euskerea ikasteko aukerea emoten dauen doako eredua dago

Ulibarri Euskaltegian ikasturte barria hastear da

Loren Suarez, Ulibarri Euskaltegiko zuzendaria / Bizkaia Irratia

2026-2027 ikasturtea urrian hasiko da Ulibarri Euskaltegian. Hori dala eta, bertara hurreratu gara gaur. Loren Suarez zuzendariak esan deuskunez, ikasturte barria oso ondo dator: “Jentea oso animatuta dago. Geurean 2.000 ikasle inguru dagoz matrikulatuta”. Bitartean, Euskara Bonua martxan da. Orain arteko erantzuna positiboa izan dala esan deusku Suarezek. Eusko Jaurlaritzak aurkeztu dau Euskara Bonua, euskerea ikasteko aukerea emoten dauen doako eredu barria. Hasierako ordainketa bakar baten bidez, 120 eurokoa, eta lau urte arteko epean, B1 maila prestatzeko aukerea emongo dau dirulaguntzak.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00